XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haizea poliki kanporatu espiraziozko pare bat edo hiru apnearekin.

- Aurreko aldagaiaren berdina, baina oraingoan bikoteak elkarri eskutik heldu bakoitzak alde batera begiratuz, batek piszinara eta besteak horma-beiretara.

Lekualdatzea batek ahozgorako posizoan burutuko du eta besteak ahozpezkoan.

- Uretara erori baloiari eskuekin helduz, eta uretara erortzean txirinbuelta egin.

Baloia utzi gabe, lekualdatzea burutu ahozpezko orekan.

Intentsitate aldagarri batean landuko da arnasketa, ahuletik gogorrera.

- Aurreko bera, baina uretara bikoteka jauzi eginez, bakoitza bere baloiarekin.

Ea nor iristen den lehenago 10 metroko distantziara.

-Uretara bakoitzak nahi duen moduan jauzi egin, baina eskuetan flotagailuren bat hartuta (baloiak, globoak, oholak, pull-buoya, makina flotagarriak...), ahozpezko lekualdatzea burutu, ahotik eta sudurretik haizea etengabe botaz.

Arnasa hartu behar dutenean, lekualdatze ekintza oro gelditu, segundo batzuetan oreka posizioa mantenduz, ondoren berdin egiten jarraitzeko.

- Aurreko bera bikoteka eta bakoitza objektu batekin.

- Bakoitzak jauzi egiten du uretara bi baloiri helduta (bat esku bakoitzarekin), lekualdatzen jarraituz zangoak mugimendu alternatiboz erabiliz, baina baloiak utzi gabe.

Urpean haizea bota denboraldi labur batez.

Iharduera alternatiboa

Uretan sartzeko moduaren edozein aldaketa aski izan daiteke; adibidez, buruzka uretan sartu nahi ez duen haurrari alternatiba eskaintzeko.

Edonola ere, irakaslea gertu egotea nahikoa izan daiteke zenbait kasutan.

Oharra

Buruzkako murgilketa ur sakonetan burutu behar da.


2. Iharduera. Jauzi hirukoitza

Ikaslea piszinako hondartzan kokatuta, lasterraldi labur bat burutu eta jauzi hirukoitza egin, ohartuz lehen indarka ertzean eta bigarren eta hirugarrena, berriz, lagunek eutsita uretan dauzkaten plantxa flotagarrietan egin behar dituela.

Uretara erorita eta gorputza erabat lasaituta, baina luzatuta, ahozpezko zein ahozgorako oreka posizioan irtengo dira ur azalera.

Azkar lekualdatu besoekin edozein mugimendu burutuz, aurretik arnasa sakon hartuta.

Lekualdatzea zangoekin edo zango eta besoekin buru dezakegu, eta atzetik datorkigun lagunak bere jauzian harrapatu baino lehen ihes egiten saiatuko gara.

-Gauza bera, baina azken jauzian irakasleak edo lagun batek baloia edo pilota jaurtikiko die.

Oreka posizio batera irten objektua galdu gabe, posizio hori hiru segundotan mantendu eta itzuli.

- Iharduera bera, baina orain objektua uretan dago, jauzia egin ondoren harrapatzen saiatu behar dute eta oreka posizioan kokatzen.

- Iharduera bera, baina plantxak ez daude uretan bata bestearen atzean, zigi-zagan baizik, ezkerretik eskuinerako eta alderantzizko jauziak eraginez.

- Jauzi hirukoitza burutu, baina bikoteka, eskuetatik elkarri helduta, biek azken jauziaren ondoren oreka berreskuratzen dute, eskuak askatu gabe.

- Aldagai guztietan arnasketa etengabearen kontzeptua mantendu.

Iharduera alternatiboa

Jauzi hirukoitza egiteko ordez bi bakarrik egin, ertzean bata eta plantxan bestea.

Zenbait kasutan kortxoak edo besoetakoak erabil daitezke, baina beti da gomendagarria irakaslea gertu egotea.